Pirinio Atlantikoak
Pirinio Atlantikoak (64) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Paue |
Prefeta | Jean-Jacques Lasserre (Modem) |
Azpiprefeturak | Baiona Oloroe-Donamaria |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 52 |
Udalerriak | 547 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°15′00″N 0°50′00″W / 43.25°N 0.8333333°W |
Azalera | 7645 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 693027 |
Dentsitatea | 90,651013734467 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Pirinio Atlantikoak[1] (frantsesez: Pyrénées-Atlantiques; okzitanieraren gaskoi dialektoan: Pirenèus Atlantics) Frantziako 64. departamendua da, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua. Metropolitar Frantziaren hego-mendebaldean dago, Akitania Berria eskualdean. Prefekturak Paue hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe-Donamaria dira. Guztira 7.645 km² ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², 2008).
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakide ditu iparraldean Landak eta Gers departamenduak, ekialdean Pirinio Garaiak, hegoaldean Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Huescako probintzia, eta mendebaldean Kantauri itsasoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1790eko martxoaren 4an Frantziako Iraultzaren ondorioz departamenduak sortu zituztenean, Ipar Euskal Herria osatzen zuten hiru herrialdeak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) eta Bearnoko bizkonderria Pirinio Apalak[2] izeneko departamenduan sartu zituzten.
1969ko urriaren 10ean, departamenduak izenaz aldatzea erabaki zuen, eta Pirinio Atlantikoak izena eman zioten.[3]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
---|---|---|---|---|---|---|
355.573 | 428.401 | 451.683 | 446.997 | 436.442 | 436.628 | 435.486 |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
426.700 | 431.525 | 434.366 | 432.999 | 425.033 | 423.572 | 426.347 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
425.817 | 433.318 | 402.981 | 414.556 | 422.719 | 413.411 | 415.797 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
420.019 | 466.038 | 508.734 | 534.748 | 555.696 | 578.516 | 600.018 |
2006 | 2011 | 2016 | ||||
636.849 | 656.608 | 673.986 |
1999ko erroldan, departamenduko hiririk jendetsuenak hauek dira:
- Paue: 78.732 biztanle; 181.413 aglomerazioan.
- Baiona: 40.078 biztanle; 178.965 aglomerazioan.
- Oloroe-Donamaria: 10.992 biztanle; 16.081 aglomerazioan.
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, eta tokiko hizkuntzak euskara eta gaskoia dira.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontseilu Orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamenduko kudeaketaz arduratzen den erakunde politikoa Pauen egoitza duen Kontseilu Orokorra da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 36. araua: Frantziako Errepublikako eskualde- departamendu- eta hiriburu-izenak. .
- ↑ Orduko euskarazko dokumentuetan izen horrekin agertzen da. Ik. M. Rica (1975), “Traduction en Basque de termes politiques sous la Revolution”, ASJU 9, 3-172.
- ↑ www.senat.fr - Changements intervenus dans les appellations des circonscriptions